XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izkereak eta oiturea.

Aurretiko uartxoa.

Egunak joan egunak etorri, berrogeta bi urtek iges egin dabe, Bilbao'ko EUZKEREA'n orr goiko idazpurupean idatzi nebanetik.

Bitartean aldi odoltsuak eta aldakuntza aundiak izan dira; baña ogei gizaldi lenago gure Kintilen kalagorritarrak irakatsi euskunari eutsirik idatzi nebana ondiño zutik ta tente dagola deretxat.

Beraz Karmel'en zuzendari jaunak ontzat artzen ba'dau, idazkun a emen berridaztea gaurko egunetan be egoki izango dala uste dot.

Ara emen, izpiakerea aldatuz.

Jagiko dira jausi ziran itz asko
Gaur goitik diranak be-beyan degokez
Oitureak orrela gurako ba'leuke
Beragan dalako izkeraen lagi,
Autamena eta zuzentza-almena
(Horati'k Pisondarrai, V, 70).

Amaika bider entzun eta irakurri dogu Horati ertilari ospetsuaren arau auxe.

Amaika bider euskal eta erdel-idazleak euren aburuak gizon aren magalpean jarri ta bere ixenaz indartuteko, goiko neurtitzok idatzi dabez.

Erriak onelan edo arelan itz egiten daula, esakera au edo bestea derabillala, emengo edo ango idazkerea, oguzkerea ta izpiakerea daula, erria gora ta erria bera:
Beragan dalako izkeraen lagi
Autamena ta zuzentza-almena
.

Horati aundiaren irakaste ori erri-aulkian jarri erazotea beti egin yat ziñisgatx eta bayeztu-eziña; erti ta elerti-arazoetan erri-oiturea errtilarien buru-goitik jartzea; erri-oiturea ele-ixakerea aztertuten dabiltzanen goitik erabiltzea; erri-oiturea jakitunak baño argitsuago ereistea.

Orrelan ixan ezkero, izkeretan zetarako ete-doguz elerrti-ereduak?.

Zer dala-ta gaurko lateldunok Cicero ta Virgili'gana jo, gaurko egunez Ikastetxe Nagosi ta Jaupalgeitegietan beste latera bat ba'derabilgu?.

Zer dala-ta españeraz Cervantes, Granada ta Leon'dar Koldobikagana jo gaurko erri-oitureak bestela ba'dira?.

Erri-oiturea nagosi ba'da, beragan ba'da izkera lagia bera ixango da izkera-eredua be, eta orduan zetarako beste ereduak? Ez, ezin ledike orrela ixan....